Zonaldea bidezidor eta basabidez beteta dago. Beratik hartu daitekeen Larun mendiaren bidea bisitariarentzako interesgarria eta iristeko erreza dugu; Sunbilla, Ituren edo Arantzatik Mendaurrera igo daiteke baina, eskualdeko ikuspegi ederrenaz gozatzeko, Saioa edo Gorramendiko tontorretara igo beharra dago.
Haitzetan, zuhaitzetan edota harresietan aurkitu daitezken aurrehistoriako zaldiek Sorginen Bidea edota Urdax, Urdazubi eta Frantziako Sare herriak lotzen dituen Jakinduriaren Bidea markatzen dituzte.
Bidasoako natur bideak aintzinako Bidasoa trenaren ibilbidea hartu egin du. Gaur egun 28 kilometrotako atala berreskuratuta dago Doneztebe eta Endarlatsa tartean, Bidasoaren ezkerreko ertzetik. Oinezko eta txirrindularientzako aproposa.