Aralar eta Urbasako mendiak Nafarroako ipar-mendebaldean zehar zabaltzen dira, Larraun, Ultzama, Basaburua, Leitzaran, Imotz, Araitz, Ollo eta Sakana ibarrak barne direlarik. Zonaldeko natur-guneak, Orgiko hariztiko natur-eremua, Plazaola natur bidea eta Aralarko eta Urbasako inguruak berak leku aproposak dira paisaiaz eta naturaz gozatzeko lasaitasun osoan.
Bertakoek jaialdi eta ospakizun tradizional anitz mantendu eta bultzatu dituzte; besteak beste, Aralarko San Migelko Gorpuzti-eguna, Uharte-Arakilgo artzai-zakurren txapelketa, herri-kirolen erakustaldiak eta aizkolari eta harri-jasotzaile txapelketak. Natura eta kultura eskaintza honetaz gain, eskualdeko gastronomia aberatsa aipatu beharra dago, bertako, hau da, mendiko- elikagaiez osatuta. Produktu ezagunena Idiazabal jatorrizko deiturako gazta dugu, ardi latxen esneaz gaur egun ere antzinako eran egiten dena. Halaber, patxarana, pateak, eztia, marmeladak eta txistorra aipatu ditzakegu hemengo produktuen artean.