LANDA ETXEEN KONTRATAZIO ETA FUNTZIONAMENDURAKO ARAUAK
AURREKO ORDAINKETA
Erreserba aste bat edo gehiagorako, edo eskaera handiko asteburu baterako (zubiak, etab.) eta behar den denboraz eskatzen baidin bada, bezeroak koste osoaren %40eko diru igorpena bidaliko die jabeei. Gauzak behar bezala egiteko, komeni da igorpenean Landa Etxera zein egunetan sartu eta aterako den, hala nola erreserba zenbat lagunentzat den zehaztea.
PREZIOAK
Gidaliburuan ageri diren prezioetan B.E.Z. sartzen da. Lojamenduaren prezioak barne hartzen du maindire eta eskuoihalen erabilera, hala nola elektrizitate eta berokuntza gastuak. "Pentsio osoa"ren prezioa osatzen dute logela/pertsona prezioak eta gosari, bazkari eta afariaren prezioen batuketaren % 85ak. Lojamendu zerbitzuaren prezioa, pasatako gau edo egunen kopuruari dagokio; kopuru hori zehazteko, kontutan hartuko da eguna arratsaldeko bostetan hasi eta eguerdiko hamabietan bukatzen dela. Lojamendua ordu horretan uzten ez baldin bada, beste egun bat kontatuko da.
ORDAINKETAK
Landa Etxeak osorik alokatzen badira, bezeroek egonaldiaren kostea ordainduko dute ailegatzen direnean; gainerako kasueta, ailegatu edo joaten direnean, jabeek esan bezala.
DEUSEZTATZEA
Bezeroak erreserba deuseztatzen badu gutxienez aste bat aurretik, ordainduta daukan dirua itzuliko zaio. Bestela, zenbateko hori berreskuratzeko eskubidea galduko du.
SARRERA
Bezeroek arratsaldeko 8ak baino lehen ailegatu beharko dute Landa Etxera. Ordu horretan iritsi ez badira, etxearen jabeak eskubidea izanen du beste bezero batzuei alokatzeko. Finkatutako ordua baino beranduago ailegatzea posiblea izanen da aldez aurretik bezeroek telefonoz horren berri eman badute.
INBENTARIOA
Osorik alokatzen diren Landa Etxeetan badago etxeko tresnen zerrenda bat, bezeroei ailegatzean eman eta joaten direnean konprobatuko dena.
FIDANTZA
Osorik alokatzen diren Landa Etxeetan, erreserba egiteko bezeroek ordaindutako zenbatekoa fidantza gisa gordeko da haiek joaten diren arte. Zerbait hondatuko balute, haren kostea zenbateko horretatik kenduko litzateke.
BESTE OHE BAT EDO SEHASKA JARTZEA
Logelan beste ohe bat paratzeagatik ezin izanen da birendako logelaren prezioaren %35 baino gehiago kobratu. Sehaska paratzeagatik ez da deus ere kobratuko.
GOI ALDIA
Goi aldia osaten dute Aste Santuak eta uztailaren 1etik irailaren 15 era bitartekoak.
KASU BEREZIAK
Gidaliburuan zehazten dena baino jende gehiago biltzen baldin bada, jabeak diru konpentsazio bat, pertsona bakoitzeko prezioari proportzionala, eskatzen ahal izanen du. Soberazko bezero horiek aldez aurretik jabearekin mintzatu gabe agertzen baldin badira, jabeak eskubidea izanen du horiek ez onartzeko.
ANIMALIAK
Animaliak onartzen dituzten Landa Etxeetan, haiek garajean edo antzeko tokietan sartuko dira, behin ere ez logeletan, kontrakoa zehazten ez bada.
GARBITASUNA
Osorik alokatutako Landa Etxeetan, haien garbitasuna bezeroen esku geldituko da bertan dauden bitartean. Gainerakoetan, jabeek garbituko dute.
BEZEROEN JOKABIDEA
Bezeroei Landa Etxeetako instalazioak zaintzea eskatzen zaie, hala nola jabeekiko eta orohar inguru kultural eta naturalarekiko begirunea izan dezatela. lradokizunak gogo onez onartuko dira. |