FEDERAZIOA
Denbora luzean Nafarroako landa turismoaren sektorea aztertzen aritu ondoren, eta bere benetako egoera zein den jakinda, 2001eko azaroaren 13an, Nafarroako Turismo Elkarte eta Erakundeen Federazioa eratu zen. Zazpi Elkartek sortu zuten, baina ordutik egun arte, beste bost gehitu dira, eta horietako batzuk sortu berriak izanik. Horrela, erakunde honek hedadura-eremu eraginkorra izatea lortu du, Nafarroako Foru Erkidego osoa hartzen baitu.
Erakunde honen bitartez eskaintza egiten duten 260 enpresak tipikoak eta anitzak dira, bai landa-ingurunean egoteagatik eta bai dituzten ezaugarriengatik. Bakoitzaren izendapenak guretzat interesgarria izan daitekeen ostatu-motari buruzko informazioa ematen digu. Aterpetxea eta Landa Etxea desberdinak dira, eta hauek biek ere Hotel eta Ostatuekin desberdintasunak dituzte, nahiz eta denen oinarrizko elementua natura izan.
Nafarroan landa-turismoak profesionaltasun-maila handia lortu du, eta horri duen inguru natural bikainak bereziki laguntzen dio.