|
HOSTALEI BURUZKO ARAUTEGIA
Hostalen ezaugarriak eta antolamena, Nafarrroako Gobernuaren 48/1994 –ko otsailaren 21-eko Foru Dekretuak arautzen du.
LEGEAREN ATALIK AIPAGARRIENAK HAUEXEK DIRA:
Ostatu etxetzat hartuko dira profesionalki edo ohizkotasunez pertsonei ostatu ematen dieten haiek, bestelako zerbitzu osagarririk dutenak edota horrelakorik gabekoak direnak.
Arautegiak:
- Hostalak bi kategoritan antolatzen ditu:
- Hostal izena ematen zaie hotelek izan ohi dituzten zerbitzu ezaugarriak haien baitan biltzen dituzten establezimenduei, baldin eta bezeroendako izan eta eurek esklusiboki erabiltzeko diren sarrera, igogailu eta eskailerarik ez badute, eta eskatutako baldintzak betetzen badituzte.
- Kategoria bereziko hostal izena har dezakete honako ezaugarri hauek betetzen dituztenak:
- Gehienez ere 24 pertsonari ostatu emateko tokia izatea eta herrigunetik at izatea, edo 1.500 biztanle baino gutxiagoko herrietan, edo 1. azpieskualdearen barreneko herrialderen batean egotea.
BEZEROAK JAKIN BEHAR DU:
Hostal guztietan bezeroen esku izanen dira “erreklamazio orriak” eta horiek izan badirela ere nonbait adieraziko da, baina beti agerian eta aisa irakur daitekeen tokian
Hostal guztiek deklaratu beharko dute Nafarroako Gobernuaren aitzinean, zer prezio izanen diren ostatu emateagatik eta, halakorik baldin bada, gosari, otordu eta janari mantenuagatik.
Prezioen zerrendaren kopia bat, turismo zerbitzuaren zigiluarekin, harrera-lekuan paratu beharko da.
Eskeinutako zerbitzu guztien prezioak iragarri beharko dira, ostatu-unitate guztietan.
Harreralekuan ageri diren prezioak ez badatoz bat ostatu-unitateetan jarrita daudenekin, lehentasuna izango dute ostatu-etxeko harreralekuan daudenak, baldin eta bien arteko diferentzia bezeroaren aldekoa bada.
Hostalek “janari mantenu”agatik hainbesteko bat ezartzen ahal dute, gosaria, bazkaria eta afaria sartuz, eta “pentsio osoagatik” beste kopuru bar, ostatu zerbitzuei “janari mantenu”koak gehituz.
Erreserba aurrekina edo seinalea, gehienez ere %40 koa izaten ahal da eta eskariari uko egin edota bertan behera utzi nahi dela adierazten bazaio, okupaturik dagoen egunerako 7 egun baino gehiago eta 15 baino gutxiago falta direnean, hostelak beretzat hartzen ahal du seinalearen %50a., eta 7 egun baino gutxiago faltatzekotan, hostalarentzat geratuko da seinale gisa utzitako dirua.
Bezeroari emandako zerbitzuengatik, hostalek ordainagiri bat luzatu beharko dute, bezeroaren izenarekin batera jarri beharko dira bederen, erabilitako ostatu-unitatearen identifikazioa, izandako pertsonen kopurua eta horien sarrera eta irteera egunak.
|