Ekialdeko Pirinioak, beren natur – aberastasuna, paisaiak, kultura, artea eta etnografia direla eta landa turismoaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen digute. Iratiko Oihaneko, Kinto Realeko edota Sorogaineko pagadietatik hasi eta Ilunberriko, Arbaiungo edota Benasako arroiletaraino paisaia zirraragarriak aurkitu daitezke zonalde honetan. Haien edertasun bereziagatik Belaguako Bailara, Larrako kartak, Aretako mendiak eta Leire-Arangoiti eta Abodi mendikateak aipatuko ditugu.
Mendi tarte honetako biztanleek ohitura antzinakoenak mantendu egin dituzte hala nola Hiru Behien Zerga, Otsagiko Dantzariak, Luzaideko Bolantak edota almadiak. Ohitura hauek guztiek artzaintza eta baso ustiapenarekin lotura handia dute. Hemengo herriek halaber Nafarroako Pirinioetako landa etxegintzaren ezaugarriak mantentzen dituzte: malda handiko teilatuak, armarriak, tximiniak, teilatu hegalak…
Historiari dagokionean Done Jakue bidea aipatu dezakegu, erromaniko eta gotiko aroko harri bitxiak diren erdi aroko ermita eta jauregiak, Pirinioetako herri zainduak eta Nafarroako azken garaiak. |