Pirineos Atlanticos
Natur Guneak
Kultura
Jarduerak
Ibilbideak
Intereseko Informazioa
Ostatuak
Mapa La Ribera
FOTO
FOTO
FOTO

Erribera Foru Erkidegoaren hegoaldean kokatzen da, Ebro ibaiak zeharkatuta Tuterako hiri monumentala du buru. Bere gastronomia finari esker nekazal lurralde hau Nafarroako baratzea bezala ezagutzen da; hemen ekoizten dira lehen kalitateko produktuak: Tuterako alkatxofak, zainzuriak eta pikillo piperrak besteak beste, ongi jatearen zaleen artean ospe handikoak.

Honetaz gain, paisaia ikusgarriak ditu eskualde honek, kontrastez beterik: soro ureztatuen oparotasunaren ondoan, Bardeetako erdi-basamortuko eremu zabal eta ederrak. Ibilbide anitzek zeharkatzen dute natur-gune hau, eta bisitariak dozenaka txoko interesgarri aurkitzeko parada izanen du.

Eskualdeko herri asko aipatu daitezke beren garrantzi historikoarengatik; kultura ezberdinak kokatu dira hemen historian zehar (kristaua, arabiarra, judutarra ...), eta denen artean kultura-gune erakargarri hauek osatu dituzte.

 
 
OSTATU BILATZAILEA
Izena:
Erabilgarritasuna:
Hasi:
Bukatu:
ALDIZKARIA
Izena Eman:

No more banners to display